Indarra Zure Baitan Dago

Liburu hau bizi esperientzia bat baino gehiago da, norberaren biziaren lemazain bihurtuz kontzientziaren esnatzera gonbidatzen gaituen lanketa pertsonalerako gida bat da.

Neureganatu ditudan terapia desberdinetatik, nire eguneroko lana eraikitzen lagundu diaten lanabesak jaso ditut. honela  egoera fisiko, mental, emozional  eta espiritual osasuntsuago bat edukiz.

Zuen biziaren norabidea zuzendu nahi baduzue, liburu honen barruan aldaketa esanguratsuak lortzeko nahikoa izango zaizkizuen gogoeta eta lanabesak aurkituko dituzue.